Skip to main content

Gipuzkoako eskola txikietako jangeletako hezitzaileen formazioa

2025/12/15
Gipuzkoako eskola txikietako jangeletako hezitzaileen formazioa

Eskola jangeletako dinamizazioaren eredu hezitzaile baten beharra aspalditik datorkigun eskaera eta erronka da. Izan ere, jatorduko eta eta bazkaldu osteko tartea heziketarako gune garrantzitsuak dira, besteak beste, bertan ikasleen arteko harreman informalak gertatzen direlako. 

Aurtengo prestakuntza saioak Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak gidatu ditu 2025-2026 ikasturteko 1go hiruhilabetean eta Eskola Txikietako Jangeletako hezitzaileak hiru gunetan bildu dira: Kostaldeko taldea, Tolosaldeako taldea eta Goierriko taldea. Guztira, 52 hezitzaileek parte hartu dute formazio hauetan.

Ongizatetik OngiHaztera oinarri eta helburu duten jangela ereduak eraikitzeko saioak izan dira.