Arratia bailaran, Gorbeiaren itzalean eta Maurizia eta Leonen babesean kokatutako herria. Euskarak, txikitasunean handi izan nahiak eta bizikidetza positiboak osatzen ditu gure eskolaren zutabeak, ikasleen jakinminak eta ongizatea ardatz izanik eta eskola komunikateak emandako bultzadaz osatuta.
Egun, 70 ikaslek eta hauen familiek zein klaustroak osatzen dugu eskola komunitatea, eta nola ez, eskolan parte-hartzen duten gainontzeko langile profesional zein udal-ordezkariek.
Gure txikitasunean; hamaika hizkuntza, ohitura, balore, sinismen, egoera eta kultura kontuan hartuta josten dugu eskola sarea eta aniztasun horrek egiten gaitu handi.