Berriatuako eskola Lea-Artibai eskualdean dago kokatuta. Landa eremua,euskara eta natura dira ardatzak herriko umeen hezkuntzan. Ikas-komunitate anitza eta parte-hartzailea dugu Berriatuan. Hainbat proiektu ditugu: Eskolako baratzea, Gym berdea,Mugimendu autonomoa, Eskola Agenda 2030 besteak beste.
Berriatuako eskolan gaur egun 88 ikasle daude. Eskolaren herriaren erdigune delarik. Herriko hainbat elkarte, herritar, familia, udala eta beste hainbat entitatek osatzen dute gure ikas-komunitatea. Jatorri desberdinetako familia ugari daude Berriatuan, horrek suposatzen duen aberastasun kulturalari etekin handia ateratzen diogu.