Gure eguneroko jardunaren bihotzean Loratzen proiektua dago.
Proiektu honek ikasle bakoitzaren garapen pertsonala, autonomia eta jakin-mina sustatzen ditu, ikaskuntza esanguratsua eta bizia bihurtuz.
Goizetan, ikasleek saio espezifikoak izaten dituzte, oinarrizko gaitasunak lantzeko eta interesa pizteko jardueretan oinarrituta.
Arratsaldeetan, eskola erabat aldatzen da: gelak eremu tematiko ezberdinetan bihurtzen dira, eta ikasleek beraien proiektu propioak garatzen dituzte aukeratutako eremuan.
Gure eremu nagusiak hauek dira:
- ELE – Hizkuntza eta komunikazioa lantzeko eremua.
- InFi – Informatika eta finantza pentsamendua garatzeko gunea.
- STEAM – Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen dituen eremua.
- Arte – Adierazpena, sormena eta irudimena lantzeko espazioa.
Eta noski, kanpo espazioek ere protagonismo berezia dute:
Baratza eta Baso Eskola, naturarekin ikasteko eta bizitzeko gune irekiak dira, non ikasleek esperimentatu, ikasi eta ingurua zaintzen duten.
Familien egunerokora egokituz, bi zerbitzu osagarri eskaintzen ditugu:
Goiz Txokoa – Eskola ordua baino lehenago etortzen diren ikasleentzako zaintza-gunea.
Jangela – Ikasleek ostatuan bazkaltzen dute, etxean bezala prestatutako menu osasuntsu eta orekatua, bertako produktuekin.
Adunako Herri Eskola komunitate txiki eta bizia da, non ikasleek, familiek eta irakasleek elkarrekin hazten garen, ikasiz, esperimentatuz eta gozatzen.