Aizarna herri izaera duen auzo txiki bat da, landa eremuan kokatua, eta gure eskolak, baldintza hau aberastasun gisa baliatu nahi du ikasleekin, familiekin eta auzoarekin elkar-harremanean jarduteko.
Adin nahasketa ezaugarri ikaslea erdigunean jarri nahi dugu, eragile guztien artean giro atsegina sustatuz, euskara eta euskal kultura ardatz nagusitzat hartuta.
2 urtetik 12 urtera arteko ikasleak ditugu herri eskolan eta urtean zehar inguruko beste ikastetxeekin hainbat ekimen burutzen ditugu harremanetan sakonduz, antzerkia, eskola kirola… bitartez.