Txinkorta eskola Bidania-Goiazko udalerrian kokatua dago, Gipuzkoako Tolosaldean. Bidania-Goiatzek egun 528 biztanle ditu eta landa eremuan kokatua dagoen arren, industriagune garrantzitsua du.
Gure eskola, herri eskola publikoa, euskalduna eta txikia da. 2 urtetik 12 urte bitarteko ikasleak jasotzen ditu zikloka antolaturik. Orotara, ikasturte honetan 43 ikasle daude.
Ikaslea da gure ardatza eta bere ikasketa-prozesuaren protagonista izatea ezinbestekoa da. Ikasleen jakinmina, adin aniztasuna eta erritmoa errespetatuz Mugimendu Autonomoa dugu abiapuntu Haur Hezkuntzan eta Amara Berri sistema Lehen Hezkuntzan.