Itziarko eskola, Andutz mendiaren magalean kokatuta dagoen eskola txiki, publiko, euskalduna,
guztiei irekia eta hurbila da, tratu familiarra eta giro atsegina eskaintzen duena. Eskola eraldatze
prozesu batean murgilduta dago, metodologia, espazioen eraldaketa, eraikin berriaren proiektua…
Itziarko eskola, auzoan dagoen eskola bakarra da, 2 urtetatik 12 urte bitarteko ikasleak jasotzen ditu,
gela berean adin aniztasuna dago. Orotara 80 ikasle daude egun eskolan.
Itziar, Debatik 6km-ra dago, erdigunea 8 auzok inguratzen dute; Arbiskoa, Arriola, Egia, Elorriaga, Endoia,
Itsaspe, Mardari Lasturbehea eta Lastur dira. Itziarren 993 biztanle inguru daude.
Itziarren herri kontzientzia dago, bizilagunak administratiboki Debako bizilagunak diren arren Auzo Udal
izaera du eta eskolarekin harreman zuzena du.