Skip to main content

San Martin

Herrigune, 18 Errezil 20737

“SAN MARTIN” eskola Errezilgo herri-gunean  kokatuta dago. Errezil, berriz, Urola bailaran. Biztanleria aldetik  600 lagun inguru ditu, nekazaritzara nahiz industriara dedikatzen dira bertako bizilagunak, oro har. 

Gure eskoa sare publikoan dago, eta Haur Hezkuntza nahiz Lehen Hezkuntza ikasketak hartzen ditu bere baitan. Gaur egun, 56 ikasle ditu. Ikasle hauek behar bezala hartzeko,  12 irakasle ditugu ( 5 tutore, 6 berezilari eta PT a) eta hezkuntza laguntzarako espezialista bat.

Eskola hau, esan behar da baita ere, Gipuzkoako Eskola Txikien partaide dela, eta bat datorrela eskola-elkarte honen helburuekin, batez ere nekazal giroko eskolek bereziki, eta herriek orokorki, izan beharko luketen duintasuna aldarrikatzeko orduan.

Aurretik  Errezilen eskolak Udaletxe alboko eraikuntzetan eta Borondegiko gela nagusian ematen baziren ere, 1995. urtean  gaur egungo eskolaren eraikuntza estreinatu genuen eta orduz geroztik hemen ari gara gure jardunean. Gure eskolan, gela bakoitzean,  bi adin ezberdinetako ikasleak elkartzen ditugu. Horrela geratzen dira:

  • Haur Hezkuntza    2 – 3 urte
  • Haur Hezkuntza    4 – 5 urte
  • Lehen Hezkuntza   1  eta  2 maila
  • Lehen Hezkuntza   3  eta  4 maila
  • Lehen Hezkuntza   5  eta  6 maila