Eskola txikiak

Printzipio eta baloreak

Guztion eskola:

Gure eskolaren printzipio nagusia da. Gure lan egiteko era eraiki behar du eta berau lortzea eskolaren helburu nagusia izango da datozen urteetan. Printzipio honekin ikasle bakoitzak dituen adierazteko modu ezberdin orori bide ematea bermatu nahi da, bakoitzari bere lekua aurkitzeko aukera emanaz. Beraz, gure eskolan ez da inolako bazterkeriarik onartuko eta ezberdintasunak ezberdintasun gizarte elkarguneak sortzeko helburuz arituko gara.

Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guzti guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Gaitasun hauen garapena ikasleen zoriontasunerako bidetzat ikusten dugu. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.

Horregatik, gure eskolak ikasleen aniztasuna aberastasun gisa bizi du, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen ditu, ikasleen interesak asetzen laguntzen du, ikasleen izaera errespetatzen du, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ditu.

Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu gure gizartearen errealitatean bizitzeko eta parte hartzeko beharrezkoak diren oinarri kulturalekin. Horregatik, gure ardurapean hartzen ditugu ikasleen garapenean oinarri kultural gisan definitu ditugun ondoko elementuak: …

“Guztion eskola”, ordea, subjektu askoz osatua dago. Eskolan parte hartzen dugun guztion interakzioa aberasgarria dela pentsatuz, komunitate guztiaren elkarrekintza bideratuko duen antolaketa bat egitea hobetsi dugu, eskola ireki eta parte hartzailea eratuz. Herri eskola bat izanik, herriarekin eta herritarrekin batera jardun nahi dugu ikasleen garapen pertsonalean ahalik eta aurrerapen handienak egin asmoz eta haurrek euren bizitza aski asebetetzeko beharrizanak eman nahirik.

Ikasle jarri nahi dugu gure begiraden fokuaren erdi erdian.

Gure printzipio nagusia da Eskola Publikoak izanik “Guztion Eskola” izan behar dugula, guztiontzat, batez ere, ikasle guztientzako ona izan behar duela gure eskoletako bakoitzak. Horregatik, Eskola Komunitatea osatzen dugun guztion begirada ikaslearengan zentratu nahi dugu, nobanakoarengan, talde barruko partaide den bakoitzarengan. Beraz, ikuspegia, nolabait, talde barruko pertsona bakoitza banan banan behatzeko helburua jarri behar dugu gure pentsamenduan.

Honi esker, uste dugu, lortu dezakegula gure eskola bakoitza, ikasle guztientzat ona izatea, etortzen diren ikasle guztiek ahalik eta garapenik handiena eta onena egin ahal izatea, izan ere, gai gara ulertzeko norbanako bakoitzak behar indibidual propioak dituela, eta gure zeregina bakoitzari behar duen hori ematea dela, bere garapen prozesuan aurrera egiteko behar duen hori, hain zuzen ere.

Horretarako, ezinbestekoa izango da gure eskoletan eskaintzen diren aukeren aniztasuna areagotzea, adierazteko modu guztiak kontuan hartzea, eta ikasle bakoitza ondoen moldatzen den adierazteko lengoaia hori beste edozein adierazpideren parean jartzea. Horrela lortuko baitugu, ikasle bakoitzaren garapen emozionala, intelektuala, soziala eta fisikoa ahalik eta gehien eta ahalik eta ondoen garatzea.

Umeen zoriontasuna eta garapen osoa, integrala oinarri:

Hori horrela, beharrezkoa izango da gure eskolara datozen ikasle guzti guztiek euren garapen afektibo, sozial, intelektual eta fisikoak ahalik eta gehien garatzeko moduko bideak aurkitzea. Gaitasun hauen garapena ikasleen zoriontasunerako bidetzat ikusten dugu. Garrantzitsua da norbanako bakoitzak arrakasta izatea, bizitzako alor guztietan dituen indarguneak areagotuz eta dituen ahulguneak gutxituz edo onartuz.

Gure eskolako aniztasuna aberastasuna da:

Gure eskolak ikasleen aniztasuna aberastasun gisa bizi du, umeek adierazteko erabili ditzaketen lengoaia guztiak maila berean onartzen, baloratzen eta aprobetxatzen ditu, ikasleen interesak asetzen laguntzen du, ikasleen izaera errespetatzen du, arrazoi anitzen ondorioz sortutako ezberdintasunak konpentsatzen ditu.

Adin aniztasuna da, ordea, Eskola Txikiok elkartzen gaituen talde proiektu honen oinarria edo esentzia nagusia, gure printzipioetako bat, hain zuzen ere. Adin ezberdinetako ikasleak elkartzeak interakzioa aberastu egiten du; pentsaera, estrategia, bizipen, jarrera anitzagoak sorrarazten ditu; ikasleen arteko harremanak errealagoak egiten ditu; kooperazioa indartzeko eta konpetibitatea ahultzeko bideak zabaltzen ditu; elkarrengandik eta elkarrekin ikasteko ditugun aukerak areagotzen ditu …

Adin ezberdinetako ikasleen bateratzeak egiten dira, etapa zein ziklo arteko taldekatzeak ere bai, lan zein laguntza hartu eman bereziak sortzen dira, eta guzti horrek gureak bezalako eskolak ezohiko bihurtzen ditu. Gure geletako adin aniztasuna aberastasun iturri bezala kontsideratzen dugu. Honi esker, aniztasuna, malgutasuna, “tempo” ezberdinak… naturalak dira gure ikasle eta irakasleentzat.

Hau guztia kontuan izanik, uste dugu irakasleok erronka bat daukagula esku artean, ikasle anitz guztiei ahalik eta modu onenenan erantzutea, guztiengana iristea, bere eguneroko errealitatea zein den jakitea eta informazio horrekin bere ikaste prozesua ahalik eta onena izan dadin lortzea.

Eskola publikoa eta konpentsatorioa:

Konpentsazioaren bide honetan garrantzitsua izango da ikasle guztiei gizartean parte hartze aktibo bat izateko beharrezkoak izango dituzten oinarri kulturalak ematea. Gure eskolan zuzenean arduratu nahi dugu oinarri kulturalekin

Eskola Komunitatearekin batera:

“Guztion eskola”, ordea, subjektu askoz osatua dago. Eskolan parte hartzen dugun guztion interakzioa aberasgarria dela pentsatuz, komunitate guztiaren elkarrekintza bideratuko duen antolaketa bat egitea hobetsi dugu, eskola ireki eta parte hartzailea eratuz. Herri eskola bat izanik, herriarekin eta herritarrekin batera jardun nahi dugu ikasleen garapen pertsonalean ahalik eta aurrerapen handienak egin asmoz eta haurrek euren bizitza aski asebetetzeko beharrizanak eman nahirik.

Gure eskolek paretetatik kanpora leudeken beste sistemekin etengabeko kontaktuan egon behar dute, familiak, herri erakundeak, elkarte eta hezkuntza ez formalean eragin dezaketen talde ezberdinekin hartu eman eta elkarlanean arituz. Eskolaren ingurune hurbila hezkuntza baliabide esanguratsuena izango da.

“Eskola txikiak, oraindik orain, leku atsegin bat direla uste dugu, jendeak elkar ezagutzeko lekua, elkarrekiko ardura eta kezkarako aukera ematen dutenak, eztabaidarako parada eta ikasleak ezagutzeko aukera baliatzen dutenak” (C. Freinet).

Ikasle guztiak irakasle guztionak izatea nahi dugu.

Gure printzipioak gauzatzeko eta epe luzera markatu ditugun helburuak lortzeko, estrategia nagusitzat ikusi dugu ikasle guztiak irakasle guztion ardura direla sentitzea eta hori gertatzeko eta moduko antolamendua bultzatzea. Ez baita berdina bi begik edo seik ikusten dutena, beraz, aniztasunari erantzuteko modurik eraginkorrena talde lan emankor eta koordinatu bat egitea izango dela pentsatzen dugu.

Herriko eskola txikiak garela pentsatzen eta sentitzen dugu.

Garrantzitsua da eskola herri batentzat, hori ezin dugu ahaztu eta herriak bizirik mantentzeko lanean, beste herri erakundeekin ere lanean eta koordinazioan jarraitu behar dugu. Eskola Txikien helburu nagusienetako bat da herria bera bizirik mantentzea, eskubide dugun eskola jasotzeko aukera norberak bere herrian bertan izan dezan. Beraz, herri eskola kontzeptua ahaztu gabe, etorkizuneko bidea urratzen joan beharko dugu iraganaren erroak presente ditugularik.

Scroll to Top