
Etorkizuneko helburuak
HELBURU 1:Gure Eskolen printzipioetako bat ikasleen zoriontasuna izanik, euren ongizate emozionala garatzeko eta neurtzeko estrategiak zehaztea eta egunerokotasunean erabiltzea:
- Generoen arteko desoreka baztertuz eta hezkidetza eta berdintasunezko jarreren inguruan sentsibilizatuz, pentsatuz eta aldatzeko ekimenak eginez.
- Kultur aniztasuna aberastasun moduan biziz.
- Gatazken konponbiderako eta elkarbizitza sustatzeko estrategiekin jarraituz.
- Orain artean Eskolan bultzatu ditugun jasangarritasunaren aldeko jarrerak bultzatzen jarraituz eta estrategia eta proposamen berriak gauzatuz gure ingurumenaren mantenurako eta babeserako.
- Ezberdintasun sozial eta ekonomikoen sor ditzaketen egoerei aurre egiteko estrategiak eta ekintzak pentsatuz eta gauzatuz.
HELBURU 2:Eskola Komunitatean (ikasle, irakasle, guraso eta herritar) komunikazioa, interakzioa, konfiantza eta heziketa ikuspegiaren koherentzia areagotzea.
- Eskola elkarlanean eta konfiantzan egiten dugun proiektua dela harrotasunez sentituz.
- Guraso eta herritarrak eskolarekin gustura sentituz, partaide izanaz, harremanak sendotuz eta eskola bultzatzen duen ikas prozesuan parte hartzaile aktibo direla sentituz.
- Guraso eta irakasleen arteko konfiantza, komunikazioa eta errespetua lortzeko erabiltzen ditugun ekintzekin jarraituz eta berri batzuk pentsatuz eta erabiliz.
HELBURU 3:Eskolak markatu dituen printzipioak jarraituz, irakasle guztiontzat esanguratsuak eta lagungarriak izango diren etengabeko hausnarketa eta formazio moduak pentsatzea eta antolatzea eskolan bertan eta bertako kideen artean, eskola ezberdinen artean edota kanpoko adituen laguntzaz.
- Irakasle taldeak formatzeko, berritzeko eta eraldatzeko grina izanez, eta horretarako irakasleen interesak, ilusioa eta parte hartzea sustatuz.
- Lan talde eraginkorra lortzen dugun edo ez aztertuz eta baloratuz.
- Irakasleen arteko harreman egokiak bultzatzen direla ziurtatuz eta lan giro aproposa izateko bideak bilatuz, guztiok partaide senti gaitezen, bakoitzak beretik emateko aukera izan dezan.
HELBURU 4:Irakasleen arteko kooperazioa eta interakzioa, eta nola ez ikasleen artekoa, aberastu dadin, geletako ateak zabaltzea eta ikastalde ezberdinen arteko interakzio eta kooperaziorako beharrak sortzea, ikasturtean zehar egiten diren lan dinamikak edota proiektuak konpartituz.
- Ikasle guztiak irakasle guztionak izateko moduko estrategiak, antolaketa eta ekintzak pentsatuz, gauzatuz eta lortu diren emaitzak aztertuz.
- Espazio fisikoa norberarena egiteko aukera eskainiz, denok gustura egon ahal izan gaitezen eta eskola toki atsegin moduan senti dezagun.
- Bakoitzaren ezagutzetatik abiatuz, sormena eta esperimentazioa medio, ikasle eta irakasle guztiek euren gaitasunak ahalik eta gehien garatuz eta aprobetxatuz.
HELBURU 5:Eskola eta herrian bertan ditugun euskal kultur ondare eta jakinduria, eta espazioak bere osotasunean aprobetxatzea, batez ere, ikasle guztiek izan ditzaketen adierazteko modu anitz guztiei bide eman ahal izateko.
- Euskara eta euskal kulturaren erabilera, maitasuna, errespetua eta garrantzia indartzeko estrategiak bultzatzen jarraituz.
- Herria eta eskola gure ikasleen ikaste beharretarako aprobetxatuz ikasleen ikaste prozesua espazio errealetan gerta dadin.
- Hormetatik kanpo ikasteko aukera ematen duen antolaketa bultzatuz.
HELBURU 6:Egungo gizarte errealitateari erantzuteko eta gizarte aldaketa bultzatzeko beharrezkoak direla deritzogun zenbait balore etiko demokratiko indartzeko estrategiak herri osoan zabaltzeko bideak aurkitzea.
- Generoen arteko desoreka baztertuz eta hezkidetza eta berdintasunezko jarreren inguruan sentsibilizatuz, pentsatuz eta aldatzeko ekimenak eginez.
- Kultur aniztasuna aberastasun moduan biziz.
- Gatazken konponbiderako eta elkarbizitza sustatzeko estrategiekin jarraituz.
- Orain artean Eskolan bultzatu ditugun jasangarritasunaren aldeko jarrerak bultzatzen jarraituz eta estrategia eta proposamen berriak gauzatuz gure ingurumenaren mantenurako eta babeserako.
- Ezberdintasun sozial eta ekonomikoen sor ditzaketen egoerei aurre egiteko estrategiak eta ekintzak pentsatuz eta gauzatuz.
Helburuen harira, 2022-2023 ikasturtean landutako estrategia eta baliabideen dokumentua gehitzen da.