
Turtziozko eskola HLHI
Lehendakari Agirre,43 48880 Turtzioz
Turtziozko Eskola Turtzioz herrian kokatuta dago. Herriko eskola bakarra eta Eskola Txikia gara. Bizkaiko Enkarterri eskualdean , landa eremuan, adin aniztasuna bultzatzen duen eskola gara. Hiru ezaugarri hauen ondorioz herriarekiko harreman estua daukan eskola gara.
Gure eskolan bai Turtziozko bai Valle de Villaverdeko haurrak ditugu hau azkena Kantabriako herria izanda. Bertan 10 irakasle lan egiten dugu. Haur Hezkuntzako umeak elkarturik daude mugimendu autonomoko metodologia jarraituz. Lehen Hezkuntzako haurrak zikloetan daude proiektuka lan egiten adin aniztasuna altxorra delakoan gaudelako. Eskolako haurrak hainbestetan guztiak elkarrekin daude tailerretan adibidez.
Beste proiektu batzuk ere eramaten ditugu aurrera STEAM eta Agenda 2030 hain zuzen ere.
Elkarbizitzako behatokiari eta familien presentziari garrantzi handia ematen diegu era aktiboan parte hartzen baitute.
Jantokira herriko hotelera doaz gure haurrak eta garraio zerbitzua badago.