Eskola txikiak

Basakaitz HLHI

Basakaitz HLHI

Atari Soro z/g Aizarnazabal PK 20749

BASAKAITZ Aizarnazabalgo eskola bakarra da, eskola euskalduna da, euskara baita herriko eguneroko hizkuntza. Euskal kulturaren beste hainbat alderdi ere oso errotuak daude herrian, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, euskal dantzak, bolatokia, bertsolaritza, eskola.
Aizarnazabal Urola kostaldeko herri txikia da, eta, azken urte hauetan industria gune handiak osatu baditu ere, landa eremuan kokatuta dago, eta oraindik baserri giroa ere sumatzen da bertan.  Beraz, harreman zuzena izan dezake bai industriarekin, bai nekazaritza giro eta naturarekin.

Orain urte batzuk, etxebizitzak egin ziren eta ikasle kopurua nabarmen igo zen arren, datozen urteetarako jaitsiera aurre ikusten da. Beraz, orain arte bezala eskola txikien sarean egonik, ikaslea erdigunean dugu; horrez gain, irakasleek eta gurasoek harreman estua dugu eta herritarrek eskola hurbil sentitzen dute.
Herriko erakunde eta elkarteentzat irekita egon da beti eta askok erabiltzen dituzte gure instalazioak, horretarako udalarekin elkarlanean aritzen gara.


Kontakturako datuak

Eskola

Guraso elkartea

Scroll to Top