
Balentzategi Herri Eskola
Herriko plaza z/g 20217 Gabiria
Esaerak “Gabiri leku guztietatik ageri” dio. Gure eskola , herrian, denen bistan, egunerokotasunean plazaren ondoan dagoen leku bizi eta alaia da.
Gabiriako Balentzategi eskola 1912an sortu zen eta orduz geroztik makina bat gabiriar pasa dira bertatik. Belaunaldi desberdinetako pertsonek eraikin berean ikasi dute eta horrek xarma berezia ematen dio lekuari.
Herri eskola izanik, herriarekin eta herritarrekin batera jardun nahi dugu ikasleen garapenen. Gure ikasleak, egungo herritarrak dira eta euren iritzia eta pertenentzia sentimendua aintzat hartzea beharrezkoa dira bizi diren landa eremuak bizirik iraun eta etorkizuna izan dezaten.
Eskolak, duela urte batzuk proiektu bidezko metodologiaren aldeko pausoa eman zuen eta hori da egunerokotasuneko gure lan ardatza adin aniztasunaren erronkarekin batera.