
CEIP Angel Larena Eskola HLHI
Lehendakari Agirre Z/G Artzentales
Gure eskola Enkarterriko herri txiki batean kokatuta dago, Artzentalesen, Bizkaiko mendebaldeko muturrean, Kantabria, Burgos eta Araba dira euskualderekin mugakide diren probintziak. Ingurua erdalduna da. Herria elkarrengandik urrun dauden hainbat auzok osatzen dute. Eskola herriko umeen biltzeko lekua izaten da.
50 ikasle inguru egoten dira (urtearen arabera kopurua aldatzen da). Haur Hezkuntzako 2 talde eta Lehen Hezkuntzako 2-3 taldetan banatuta. Talde bakoitzean adin desberdinetako ikasleak daude.
Metodologia proiektu, saio espezifiko eta tailerretan oinarritzen da. Aniztasuna eta inklusioa dira abiapuntua. Metodologia ikasleen ezugarrietara egokitzen da eta konpetentziak garatzeko oso lagungarria da.