Eskola txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikietako jangeletako begiraleen formazioa

Eskola jangeletako dinamizazioaren eredu hezitzaile baten beharra aspalditik datorkigun eskaera eta erronka da. Izan ere, jatorduko eta eta bazkaldu osteko tartea heziketarako gune garrantzitsuak dira, besteak beste, bertan ikasleen arteko harreman informalak gertatzen direlako. Alabaina, eskola eremuko gune eta une informal horietan haur eta gaztetxoekin, aisialdia, bizikidetza, kultura, ingurumena, euskara, harremanak, osasuna…lantzeko askotariko aukerak zabaltzen dira. Errealitate horretatik abiatuta hementxe dugu Zirimola Aisialdi Taldetik Eskola Txikiek egindako eskaerari erantzuteko proposamena, hain zuzen ere, bertako jangeletako hezitzaileentzat zuzendutako formakuntza. Prestakuntza saioetan, batetik, jantokiko hezitzaileei beraien kezkak eta zalantzak partekatzeko gunea eskainiko diegu eta, bestetik, espazio hezitzaile horietan zelan jardun eskuratzeko zenbait erreminta eta baliabide pedagogiko jarriko ditugu beraien eskura. Formazio hau Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Koordinakundeak ordaintzen du. Formazio hiru gune egongo dira, Goierri, Tolosaldea eta Kostaldea.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Scroll to Top