
Oikia HLHI
EZTRATAZPIA, 0 A - OIKIA AUZOA
Eskola Txikiak landa eremuko herri txikietan dauden eskolak dira. Herriko ume gehienak bertan eskolaratu eta adin ezberdinetako taldeetan biltzen dira. Honek esan nahi du eskolan 6 gela baino gutxiago daudela Haur eta Lehen Hezkuntza osoa emateko. Gure eskolaren inguruneak ezaugarri bereziak ditu:
Landa eremuan kokatuta dago eta harreman zuzena du naturarekin. Herri txiki batean dago. Gaur egun, biztanleriaren ekonomia iturriak mistoak izan arren, baserri giroa sumatzen da.
Eskola publikoa da eta auzoko eskaintza bakarra.
Eskola euskalduna da, gure eskolaren eremuan euskara baita eguneroko hizkuntza. Ikasle gehienek eta bere ingurukoek hitanoa erabiltzen dute.
Euskal kulturaren hainbat alderdi oso errotuak daude gure herrian: herri kirolak, esku-pilota, bertsolaritza, kantagintza… eguneroko bizitzan ohiko jarduerak dira. Gure eskolak herriaren nortasuna eta kulturan oinarritutako heziketa bultzatzen du.
Adin desberdineko ikasleak hartzen ditugu. Talde txikiak izaten ditugu eta gela berean zenbait adinetako ikasleak daude. Honen ondorioz harremanak aberastu eta elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen dira.
Gure eskolako irakasle eta gurasoek hartu-eman estua dute. Eskola hurbil sentitzen dute herritarrek.
Udalaren inplikazioa ere oso garrantzitsua da gure herriko eguneroko bizitzarako.
Eskola Txikien arteko harremanak daude. Honek taldearen izaera indartzeaz gainera elkarlanerako bidea egiten lagundu du.
Gure eskola komunitate txiki bat da. Gure ikasleak, bakoitza bere ikasketen protagonista izanik, besteekin ikasteko aukera dute.
Kontakturako datuak
Eskola