Martxoaren 22an, Ezkio Itsason, Gipuzkoako eskola txikietako guraso topaketak antolatuko dira. Bi gai izango dira nagusiki jorratuko direnak. Alde batetik, Miren Ros -ek hitzaldia emango: Gure emozioak kudeatzen, seme alaben bidelagun izateko. Ondoren, eta hamaiketako goxo bat eta gero, Amaia Diaz de Monasteriogurekin Nutrizioa eta elikadura emozionalaren inguruan arituko da. Ondo etorriak izango zarete jardunaldi hauetara!
