Eskola txikiak

FRANCESCO TONUCCIK ABALTZISKETA ETA ZIZURKILGO ESKOLETAN EGONALDIA EGIN DU

Abaltzisketako Txalburu Eskolaren eta Zizurkilgo Mendigain eskoletan hiru egunetako egonaldia egin zuen Francesco Tonucci pedagogo italiarrak.Badira 11 ikasturte Francesco Tonuccik luzatutako proposamenari eutsi eta “100 lengoaia, 11 esperientzia” deituriko proiektuari hasiera eman ziotenentik. Urte hauetan, “ia ezinezkoa” zirudien aldaketa filosofiko/metodologiko/pedagogikoa bizitzeko aukera izan dute bertako maisu-maistrok, ikasleek, familiek eta herriek.

Testuinguru honetan kokatzen da, maiatzaren 15etik 17ra pedagogo italiarrak gure artean egingo duen egonaldia. Bi eskoletara egingo dituen bisitez gain eta eskainiko duen barne mailako formazioaz gain, guztiontzat irekia izan den hitzaldi bat antolatu zuten Abaltzizketan maiatzaren 15ean.

Honetaz gain, Francescoren bisita Zizurkilgo eta Abaltzisketako eskola komunitate osoak elkartzeko eta festatxo bat egiteko baliatu dute Francescoren bisita. Bertan, Francescoren konpainiaz eta hitzez gozatzeaz gain,  duela hilabete gutxi bi eskola hauetako esperientzia kontatuz Elena Laiz Sasiainek argitaratutako “100 lengoaia, 11 esperientzia” liburua aurkeztu dute.  

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Scroll to Top