Gipuzkoako Eskola Txikien festa egingo dute igandean. Ezkio-Itsasoko herri eskolak antolatuko du aurtengoa. Egun osorako egitaraua eta festa prest dituzte dagoeneko eta gaur goizean, festaren nondik norakoak aurreratzeko aurkezpena egin dute.
Igandeko festan Gipuzkoako eskola txikien sarea osatzen duten 27 herri eta auzoetako kideak elkartuko dira Ezkion eta Itsason, baita Bizkaiko eta Arabako zenbaitzuk ere.
Festaren aurkezpen ekitaldia:

Argazkia: Goierriko Hitza
