ARABAKO ESKOLA TXIKIETAKO IKASLEEN III. TOPAKETA
Ekainaren 6an, Lantziego, Bastida, Aramaixo, Maeztu, Barrundia eta Gobeako ikasleak Arabako Eskola Txikietako ikasle eta irakasleak elkartuko dira Ozaetan.
Ekainaren 6an, Lantziego, Bastida, Aramaixo, Maeztu, Barrundia eta Gobeako ikasleak Arabako Eskola Txikietako ikasle eta irakasleak elkartuko dira Ozaetan.
Ekainaren 6an, Bizkaiako Eskola Txikietako ikasle eta irakasleak elkartuko dira Laukizko eskolan. Egitarau ederra prestatu dute! Eskola Txikiak bizirik, auzo eta herriak bizirik, muga guztien gainetik!
Gipuzkoako Eskola Txikien festa egingo dute igandean. Ezkio-Itsasoko herri eskolak antolatuko du aurtengoa. Egun osorako egitaraua eta festa prest dituzte dagoeneko eta gaur goizean, festaren nondik norakoak aurreratzeko aurkezpena egin dute. Igandeko festan Gipuzkoako eskola txikien sarea osatzen duten 27 herri eta auzoetako kideak elkartuko dira Ezkion eta Itsason, baita Bizkaiko eta Arabako zenbaitzuk ere. …
Aginaga eta Zubietako ikasleak, bizikletan joanda, Usurbilgo plazan elkartu dira eta Euskaraldiaren koreografia dantzatu zuten elkarrekin. Aupa zuek!!
Abaltzisketako Txalburu Eskolaren eta Zizurkilgo Mendigain eskoletan hiru egunetako egonaldia egin zuen Francesco Tonucci pedagogo italiarrak.Badira 11 ikasturte Francesco Tonuccik luzatutako proposamenari eutsi eta “100 lengoaia, 11 esperientzia” deituriko proiektuari hasiera eman ziotenentik. Urte hauetan, “ia ezinezkoa” zirudien aldaketa filosofiko/metodologiko/pedagogikoa bizitzeko aukera izan dute bertako maisu-maistrok, ikasleek, familiek eta herriek. Testuinguru honetan kokatzen da, maiatzaren …
FRANCESCO TONUCCIK ABALTZISKETA ETA ZIZURKILGO ESKOLETAN EGONALDIA EGIN DU Read More »
Maiatzaren 16an Aizarna, Angiozar, Arroa, Oikia eta Arroako Eskola Txikiek antzerki topaketa egin zuten Aizarnan. Egun pasa ederra egiteaz gain, antzerki emanaldi zoragarri bat eskaini zuten ikasleek.
Martxoaren 31ean Gipuzkoako Eskola Txikietako zuzendari eta BeA figurentzat formazio saio bat antolatu da Larraulgo eskolan. Eskola honetan diseinatu eta sortu duten programazio eta ebaluaziorako erabilgarria den tresna digitala aurkeztu digute bertan. Honen ondoren, “Kalaka jolasakeko” arduradunaren eskutik, egurrez egindako material desberdinak ezagutzeko, probatzeko, jolasteko… aukera izango dugu. Material hau, zientzia, matematika, teknologia… lantzeko dago sortuta …
Gipuzkoako Eskola Txikietako maisu maistren formazio saioa Larraulen Read More »
2025eko Apirilaren 4ean Gipuzkoako Eskola txikietako Kirol Topaketak izango ditugu Tolosako Berazubi estadioan. Eskolen arteko harreman sarea indartzea du helburu ekimen honek. Gozatu dezagun kirola eginez!!
Dalcroze erritmikan aditua den Maite Bilbao Bartolomerekin 3 saio antolatu dituzte Zeraingo Herri Eskolan. Bertan, hainbat eskola txikietako musika espezialista bildu dira: Alkiza, Lizartz, Errezil, Aizarnazabal, Larraul, Zizurkil,Altzo, Ezkio-Itsaso, Bastida, Albiztur eta Zeraingo eskoletako musikako maisu maistrak parte hartu dute. Hainbat gai jorratu dituzte: dalcroze erritmikaren hastapenak izan dira formazioaren oinarri eta alderdi praktiko nola …
DALCROZE ERRITMIKA-ren inguruko formakuntza ZERAINGO HERRI ESKOLAN Read More »
Martxoaren 22an, Ezkio Itsason, Gipuzkoako eskola txikietako guraso topaketak antolatuko dira. Bi gai izango dira nagusiki jorratuko direnak. Alde batetik, Miren Ros -ek hitzaldia emango: Gure emozioak kudeatzen, seme alaben bidelagun izateko. Ondoren, eta hamaiketako goxo bat eta gero, Amaia Diaz de Monasteriogurekin Nutrizioa eta elikadura emozionalaren inguruan arituko da. Ondo etorriak izango zarete jardunaldi …
Gipuzkoako Eskola Txikietako guraso topaketak Ezkio Itsason Read More »