
Adunako Herri Eskola
Herriko Plaza 5 20150 Aduna
Aduna, Tolosaldean dagoen Aiztondo bailaran kokatuta dago, Villabonatik 2kmtara exkas. Belkoain mendiaren magalean dago, sagastiz inguratuta eta bertan ia 500 biztanle bizi dira. Adunako Herri Eskolan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dugu.
Eskola Txikietako ezaugarriak eta ardatzak hartuta, aurrera eramaten ditugu adin aniztasunean oinarritutako proiektu esanguratsuak, inguruarekin interakzioan, manipulazioan eta ikasleen elkarrearaginean oinarrituz, beti ere ikasleak beraien ikas prozesuan protagonistak bihurtuz, gure irakas jarduna ia pertsonalizatua bihurtuz. Irratia, Baratza, Steamgintza, Baso Eskola bezalako tailerrak ditugu, non ikasleek beraien disziplinarteko proiektuak aurrera eramaten dituzten.
Zenbait familiatan laneko beharrak edo bestelakoak direla eta, Goiz Txokoa dugu eskolan, bertan eskola ordua baino lehenago eskolara etortzen diren ikasleetaz arduratzen eta zaintzen duen zerbitzua da. Bestetik, jangela zerbitzua dugu, ikasleek ostatuan ia etxean bezala prestatutako menu orekatu eta osasuntsua jateko aukera daukate eskolako ikasleek.