Eskola txikiak

Aginagako Herri eskola

Aginagako Herri eskola

Aginaga plaza z/g 20170

Aginagako eskolan bataz beste 40 ikasle inguru ditu; landa eremu eta Oria ibaiaren inguruan kokaturik dago. Auzotarron artean eraikina partekatu egiten da, eta honek, elkarbizitako giro estua sortzen du komunitatean. Auzoaren erdigunean aurkitzen da, ondoan frontoi estalia, parke gunea eta gazteek auzolanean berritu duten Eliza Zaharra (gure emanaldien eszenatokia) daude.

Auzoaren izaerarekin bat datoz nekazaritza, arrantza eta aroztgintza; beraz eskolak nortasun horren transmisioa egin nahiean, baratzaren landaketa, Oria ibaiaren ezagutza eta naturarekin lotura duten irteerak antolatzen dira.

Ikaslea ardatz harturik, beraien gogoetatik sortzen diren proiektu bidezko ildo metodologikoa aurrera eramaten da.

Familiek kontziliazioa errezteko asmoz, ondorengo zerbitzuak eskeintzen dira: Goiz txokoa eta jangela zerbitzua.


Kontakturako datuak

Eskola

Guraso elkartea

Scroll to Top