Eskola txikiak

Alkizako Eskola

Alkizako Eskola

Alkiza Plaza 29 20494 Alkiza

Alkizako Eskola Tolosaldeko landa eremuan dagoen eskola txikia da. Pagadiz inguratuta egonik, naturarekin harreman estuan bizi dira gure haurrak. 2 urtetik 12 urte bitarteko bidea egiten dute gurekin.

Alkizako Eskolan haurra erdigunean kokatzen dugu. Euren zoriontasuna eta ongizatea abiapuntu hartuta, eskolak eskaintzen dizkien tailer edo espazio esanguratsuetan eraikitzen dute euren ikaskuntza prozesua; norberak berea, bat eta bakarra. 2 urtetik 12 urte arteko ikasleak batera aritzen dira gune hauetan, elkarrekin eta elkarrengandik ikasten. Aniztasun horri erantzuten saiatzen gara irakasleak: haurrak entzunez, denbora emanez, espazioak euren beharrei erantzuteko prestatuz, hurbiltasunez eta errespetuz.


Kontakturako datuak

Eskola

Guraso elkartea

Scroll to Top