
Arroa HLHI
Marduxarra 1 20749 Arroa Behea
Gure ikastetxea Arroa Beheko auzoan (Zestoa) kokatua dago. Nahiz eta Zestoaren mugen barnean egon, Zumaia du herri hurbilena. Egun 391 biztanle ditu.
HH eta LH eskaintzen dituen Eskola Txikia, Publikoa eta D eredukoa da. Denera 54 ikasle ditugu.
HHn Mugimendu autonomoan aritzen gara. LHn, espazio ezberdinak ditugu antolatuta, bertan, ikasleek konpetentziak garatu ahal izateko.
AUZOAN HAZI ETA HEZI leloa geure egiten dugu Arroa Behea auzo bizia izatea nahi dugulako eta elkarbizitza oinarri izanik, eskola auzoko zutabe eta auzoa eskolako zutabe direlako.