
Ikaztegietako herri eskola
San Lorentzo 27, z/g
Ikaztegietako Herri Eskola, Tolosaldean kokatuta dagoen eskola txikia eta publikoa da.
Eskolak eraikin bakarra dauka, 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrak daude bertan eskolatuak. Haur Hezkuntza bi gelaz osatua dago, eta Lehen Hezkuntza beste hiruz. Gela bakoitzean bi adin desberdineko haurrak ditugu.
Honetaz gain, eraikinak baditu, liburutegia, psikomotrizitate gela, biltegia, laguntza gela, jangela eta Haur eskola. Honez gain, herriak eskaintzen dizkigun zenbait eremu erabiltzen ditugu: herriko baratza, kiroldegia, herriko plaza eta parkeak,…Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak, jangela, eta garraioa dira.
Eskolaz kanpoko ekintzak Guraso Elkarte eta Udalaren artean antolatzen dituzte. Hala nola, musika, , ingelesa,…
D.B.H.ko ikasketak egitera Alegiako Aralar Institutura bideratzen dira ikasleak.
Ikastetxean burutzen ditugun zenbait ekintzetan, familien eta herritarren parte hartzea bultzatzen saiatzen gara.