Eskola txikiak

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIEN FESTAKO LOGOA AURKEZTU DUTE ADUNAN

Joan den igandean, ekainaren 16an Adunan ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festako logoa aurkeztu zuten.

Logotipoa aukeratzeko lehiaketa bat antolatu zuten eta Paule Cestau ikaslea izan da irabazlea. Aukeratutako logotipoak Adunako esentzietako bat den sagarraren irudia jasotzen du. Sagar honek bihotz forma du eta elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi ditu. Ekitaldiko aurkezle, Ariane Lertxundik esan bezala, «Erraz gogoratuko den logo bat izango dela dirudi. Ez da astuna». 

Logotipoaren aurkezpena, festa giroan egin zuten, herriko plazan bertan eta ikaskideek udaletxeko balkoitik zabaldu zuten irudia, bertaratuek ikusi zezaten. 

Jada sortu dituzte irudi hau eramango dute poltsa, kamiseta, jertse eta abarrak eta Gipuzkoako auzo eta herri txikietan izango dira eskuragarri. 

Festarako atzera kontaketa hasi da beraz, eta ekainera bitartean festa prestatzeko ekitaldi ugari antolatuko dituzte datozen hilabeteetan zehar. Has dadila festa! Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Scroll to Top