Eskola jangeletako dinamizazioaren eredu hezitzaile baten beharra aspalditik datorkigun eskaera eta erronka da. Izan ere, jatorduko eta eta bazkaldu osteko tartea heziketarako gune garrantzitsuak dira, besteak beste, bertan ikasleen arteko harreman informalak gertatzen direlako.
Aurtengo prestakuntza saioak Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak gidatuko ditu eta Eskola Txikietako Jangeletako hezitzaileak hiru gunetan bilduko dira: Kostaldeko taldea, Tolosaldeako taldea eta Goierriko taldea. Guztira, 53 hezitzaileek parte hartuko dute formazio hauetan.
Adimen emozionala jantokian izango da jorratuko den gai nagusia eta bertan, hainbat estrategia jasotzeaz gain, hezitzaileek beraien zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera izango dute.

