Eskola txikiak

KOSTALDEKO ESKOLA TXIKIEN HAUR HEZKUNTZAKO TOPAKETA ARROAN

Azaroaren 8an Aizarna, Aizarnazabal, Oikia, Arroa eta Itziarko Haur Hezkuntzako ikasleak elkartu ziren Arroan. Eguraldia aparta lagun, goiz polita pasa zuten eskola inguruko espazio ezberdinetan. 80 haur inguru elkartu ziren beraien maisu-maistrekin eta arroarrek antolatutako tailer eta gure ezberdinetan libreki jolastu ondoren, haimaketakoa egin eta guztiek batera dantzatzeko aukera izan zuten. Behin Arroara gerturatuta, egun pasa bertan egiteko aprobetxatu zuenik ere izan zen.   

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Scroll to Top