Azaroaren 3an Aizarna, Aizarnazabal, Oikia, Arroa eta Itziarko Haur Hezkuntzako ikasleak Itziarren elkartu ziren. Eguraldia lagun izan ez bazen ere, goiz polita pasa zuten frontoiak emandako epelean. 110 haur inguru elkartu ziren beraien maisu-maistrekin eta libreki jolastu ondoren, txokolatezko ogitarteko goxoa jan eta autobusean itzuli ziren beraien herrietara.







