Sarrera
Izaera propioa dugu Euskadiko Eskola Txikietan eta azken ikasturteetan hartutako lan ildo nagusiekin sortu zaizkigun erronkei erantzuten jarraitu nahi dugu etorkizunean. Horretarako koordinatuta lanean aritzea ezinbesteko baldintza dugu.
Ildo desberdinak hartu ditugu urteen joanarekin, lan ildo bakoitzak interes, behar eta erronka ezberdinei eusten dion arren, guztiek eskolen arteko hartu emana bizirik mantentzea eta indartzea dute helburu. Eskola Txikietan betidanik eman izan zaio garrantzi berezia interakzioari eta elkarlanari, ba, berez eskolen barruan ematen den horri beste interakzio eta elkarlan baten indarra gehitu nahi diogu koordinazio honi esker, eskolen arteko interakzioa eta elkarlana, hain zuzen ere.
Sare honen xede nagusia, beraz, Eskola Txikien mugimendua indartzea da, Eskola Txikiak bizirik egotetik, bizirik eta bizitzaz beterik egotera pasatzea, hain zuzen ere. Horretarako, oraingo egoerari buruzko hausnarketa sakona bultzatuko dugu, azken ikasturteetan egindako ibilbidearen ebaluaziotik ateratako ondorioei irtenbideak ematen saiatuko gara, antolaketa sendotzea eta bide berriak jorratzea ezinbestekoa izango delarik. Izan ere, urte asko dira elkarrekin lanean ari garela eta denbora horretan aldaketa handiak gertatu dira: eskoletan, herrietan, irakasleria, ikasleak, gurasoak, eskolari eskatzen zaiona … Nor garen eta nolakoak izan nahi dugun erantzun beharko dugu guztion adostasuna lortuz.

Eskola Txikiak: definizio partekatua
Eskola Txikiak herri eta auzo txikietan dauden eskolak direla, Gipuzkoan 27 eskola txiki gara momentu honetan, Araban 6 eta Bizkaian 21 Batuko gaituen sarearen baitan bilduko diren eskolek ondoko ezaugarriak behar dituztela deritzogu, eta ezaugarri horietan sakontzen joateko ahalegin bat da saretzearen helburua:
“Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak”
Adin Aniztasuna beti izan da, eta beti izan beharko du Eskola Txikien elkargune. Historian zehar gehien eztabaidatu den gaia izan da, eta beti ondorio berdinera iritsi izan gara, Adin Aniztasuna da Eskola Txiki batek duen altxorrik inportanteena. Zergatik ordea? Ba, eskolan bizitzeko beste modu bati ateak zabaltzen dizkiolako. Adin Aniztasuna da gaur egun pil pilean dauden eztabaida askori irtenbide logikoa emateko moduetako bat. Kooperazio gehiago eta lehiakortasun gutxiago lortzeko, umeen arteko harreman sano eta egokiak lortzeko, ikasleen arteko interakzioa eta elkarrengandiko ikaskuntza ahalbidetzeko, gaurko gizarterako beharrezko diren zenbait jarrera enpatiko lortzeko
Txikitasuna da bigarren ezaugarri inportantea, eta honen barnean ere denok bildu behar dugu. Txikitasuna ez ikuspegi kuantitatibotik, txikitasuna ikuspegi kualitatibotik, ezaugarri hau izateak inplizituki dituen ondorioak dira garrantzitsuak, elkartu behar gaituztenak eta mantendu behar ditugunak: gertuko harremanak eskola komunitatean sartzeko aukera duten guztiekin; elkarren ezagutza sakona; ezagutza horrek ondorioztatu behar dituen erabakien egokitasuna; ingurunearekin, berdin natural zein sozialarekin, etengabeko interakzioan aritzeko dauzkagun aukerak …
Landa eremuan kokatuta egotea oinarrizko osagaia da gure izaera definitzeko. Urte hauen joanean landa eremuaren kontzepzioa asko aldatu zaigu herri txikietan. Horrek eragina du Eskola txikietan eta horri buruzko hausnarketak areagotu behar dugu gure praktiketan. Aldi berean eremu hurbila ikas prozesuaren parte inportantea izatea ere ikas prozesuen esangura areagotzeko oinarrizko estrategia dela ohartu gara urte hauetan barrena, beraz, ezaugarri propio horretan ere sakontasun handiagoz arakatzen jarraitzeko ahaleginean bide bat urratu behar dugu.