
EEI La Baluga H.E
San Cristobal auzoa 6 - 48190 Sopuerta
Gure eskola 2000 biztanleko herri txiki batean dago kokatuta. Gure helburu nagusia eskola aktibo eta bizi bat sortzea da, non ikuspegi eraikitzaile batetik abiatuz ikasleak haien ikaskuntzaren benetako protagonistak bihurtzen diren.
Plazerra, jakinmina eta ikaskuntza pizteko eragile boteretsua dela jakinda, jolasa, manipulazio askea eta mugimendu autonomoa oinarritzat hartuko ditugu ikasleen garapen integrala bermatzeko.