
Lantziego ikastola
Olmo 3, 01308 Lantziego
Lantziego Ikastola, Arabako Errioxan kokatuta dagoen D ereduko eskola publikoa da. Landa eremuan egonik, mahastiz eta olibondoz inguratuta dago.
Eskolan 80 bat ikasle ditugu. Lantziego, Kripango, Bilarko eta El Campillarko umeak hain zuzen ere.
Euskadiko Eskola Txikien sarean gaude eta bertako printzipioekin bat egiten dugu: eskola euskalduna, adin aniztasuna, herriarekin lotua…
Azken urteotan metodologia aldaketa egin dugu eta hori sistematizatzen ari gara: Mugimendu Autonomoa, Proiektu Bidezko Ikaskuntza, Ikasketa Kooperatiboa eta matematika manipulatibo eta ulerkorra.
Kontakturako datuak
Eskola