Eskola txikiak

Lizartzako Herri Eskola

Lizartzako Herri Eskola

Askatasunaren Plaza 3 20490 Lizartza

Lizartzako Herri Eskola Lizartza herriaren erdigunean kokaturik dagoen eskola txikia da. Adin aniztasuna bultzatzen duen eta landa eremuan kokaturiko  tamaina txikiko eskola publikoa da. Hiru ezaugarri horiek uztartuz, eskola aberatsa, goxoa eta gertukoa egiten saiatzen gara.

Gure eskolan Lizartzako, Orexako eta inguruko herrietako ikasleak ditugu. Bertan 12 -14 irakaslek lan egiten dugu. Ikasleak zikloka elkartuak ditugu aniztasuna guretzako aberastasuna delako eta proiektuka eremuak uztartuz lan egiten dugu. Besteak beste,  Bizikasi, Agenda 2030, eleaniztasuna (hizkuntzen trataera integrala), baso-eskola eta digitalizazio proiektuak ditugu eskolan.

Gurasoek eskolan presentzia handia dute eta batzorde ezberdinetan parte hartzen dute.

Jangela eta garraio zerbitzua dugu.


Kontakturako datuak

Eskola

Guraso elkartea

Scroll to Top